Sagutxo kaskarinak eta Pello Joxepak taldeak sailkatu dira XXXI. BBK Sariketako finalera
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehengo finalaurrekoak jokatu dira gaur Getxon. Sagutxo kaskarinak eta Pello Joxepak taldeek batu dituzte puntu gehien eta beraz, finalera sailkatu dira.
Getxoko Elkartegian jokatu da saioa eta oso giro onean joan da.
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
• 18 urtera artekoetan:
• Sagutxo kaskarinak: Amaia Gallastegi, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz
• Txorikantariak: Malen Bilbao, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia
• 24 urtera artekoetan:
• Bilbo Bertsolari Koittauak: Unai Foruria, Maider Altuna eta Peru Irastorza
• Pello Joxepak: Araitz Katarain, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti
Gaurko saioko aurkezlea Arkaitz Zipitria izan da eta epaimahaia Ander Arrien, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari beharra Ander Elortegik egin du.
BBK sariketako hurrengo finalaurrekoak asteazkenean jokatuko dira Mungiako Mugire Txokoan. Bertan, A multzoko Zallako Anitzak eta Errima ehiztariak eta B multzoko Izaron hautsak, Kristiñauen Justozieruek eta Ba...Learen bertsoak taldeak arituko dira kantuan.